2013/03/25


Telebistatik, aldizkarietatik eta beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazioari esker animalia asko nolakoak diren, zer jaten duten, nola bizi diren, etab. ezagutzen dugu. Ezagutza horrek aberastu egiten gaitu; baina, tamalez, sarritan hobeto ezagutzen ditugu Afrikako lehoiaren ezaugarriak gure mendietako basakatuarenak baino. Zerbait baloratzeko eta hari trataera egokia eman ahal izateko lehenengo baldintza zerbait hori ondo ezagutzea denez, hona proposatzen dizuegun proiektua:

Gure inguruneko animaliak hobeto ezagutzeko... 
  • Animaliei buruzko informazioa bildu.
  • Haien deskribapen zientifikoak idatzi. 
  • Jaso dugun ezagutzaren berri besteei eman.

Zuetako bakoitzak animalia bat aukeratu eta hari buruzko deskribapena ahoz azaltzea proposatzen dizuegu: zer eta nolakoa den, zein diren bere ezaugarriak, zer ohitura dituen, etab. Proposatutako zeregina burutzeko iturri askotatik jaso beharko duzue informazioa, horrelako testuetan esaten denak zuzena eta zehatza behar baitu izan; hortaz, ezin da asmatu. Horregatik deitzen diogu deskribapen zientifikoa sortu behar duzuen testuari.