2013/03/25







Nor da bertsolari? Gaur egun, bertsolaritzat hartzen da entzuleria baten aurrean bertsoak bat-batean asmatzeko gaitasuna daukana, eta ez beste inor. Beraz, bertso paperak idazten dituenari, edo aurretiaz sortu eta buruz ikasiriko bertsoak abesten dituenari ez zaie aitortzen bertsolari estatusa, bertso horiek kalitaterik handienekoak badira ere.

Zer da bertsoa? Bertsoa, erdarazko verso edo verse ez bezala, estrofa osoa da, eta ez estrofa horretako lerro bakoitza.

Bertsolaritza hitzak adieraz dezake bertsoak bat-batean asmatzeko artea edo gaitasuna (bertsogintza), edota aipatu fenomenoaren inguruan sortu den mugimendu soziala.